Ostegun honetan (maiatzak 19), “Improvisa un´antiga poesia” izenburupean, Sardiniako inprobisatzaileen eta Euskal Herriko bertsolarien inguruko emanaldia ikusteko aukera egongo da Sutegiko auditoriumean, 19:00etan. Sarrerak aurrez erosteko: bertsosarrerak.eus
Parte-hartzaileak
- Andrea Congia (dramaturgia).
- Francesco Falchetto (errezitatzailea).
- Andres Congia (gitarra klasikoa).
- Tenore Murales di Orgosolo (5 ahots)
- Simone Monni eta Paola Dentoni (cantadoriak).
- Alaia Martin eta Julio Soto (bertsolariak eta bertso jarriak).
- Giovanni Andrea Vinci (bideo eszenografia).
Hitzaren, musikaren eta irudien bidez Raimondo Piras Sardiniako poesia-lehiaketetako Cantadore handienaren inguruan osatutako ikuskizun elebiduna da, Paolo Pillonca kazetariaren omenaldi barregarriarekin. Sardoz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.