Usurbilgo Anerreka Elkarteak antolatuta, gaur (maiatzak 18) “Renovables S.A.: análisis y alternativas al modelo del Capital” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:30ean. Hitzaldia Pablo Lorentek (Tutera) eskainiko du, zentral termikoen eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako militante ekologistak eta gazteleraz egingo da.
Anerreka Elkartea: Gure gizartea bizi dugun planeta eta ingurumen krisiaz jabetu da. Berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu behar dira, edo energia fosil zein nuklearrarekiko dugun menpekotasuna amaitu. Helburu horiek lortzeko ezin dugu trantsizio energetikoa oligopolio eta multinazionalen eskuetan utzi.