Aranzadi Zientzia Elkarteak Andatzan bi aztarnategi industeko bost boluntario behar dituela adierazi du. Andatza III, Brontze Aroko monumentu megalitikoa eta Irigain, erromatar garaiko bizitokia aztertuko dira. Indusketak ekaina eta iraila bitartean egingo dira. Interesa dutenek izena eman dezakete, Internet bidez. Azken eguna ekainak 1 (asteazkena).
Aranzadi Zientzia Elkartea: “Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen duen jarduera nagusietako bat dira. Koba, dolmen, herrixka, galtzada, gaztelu, ermita eta abarretan erregistratzen den informazioa ezinbestekoa da gure iragana ezagutzeko eta gure ondarea kontserbatzeko. Aranzadiren ikerketa arkeologiko horiek bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira. 2021eko kanapainetan parte hartu nahi baduzu honako formularioa bete”.
Ohi bezala, Manu Zeberiok eta Izaro Quevedok zuzenduko dituzte indusketak. Informazio gehiagorako, mezu elektroniko bat bidali daiteke izaro.quevedo@uva.es helbidera.