Usurbilgo Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatuta, maiatzaren 15ean (igandea) Baserritarren Eguna (San Ixidro) ospatuko da Usurbilen. Pandemia egoera dela eta, 2019az geroztik ez da ospatu eta beraz, aurtengoa indarberriturik etorriko da: hamaiketakoa, aizkolari eta Usurbilgo emakumezko harri-jasotzaileak, bertsolariak, bertso-bazkaria, trikitilariak… Musikaz, herri kirolez eta jan-edanaz girotuko da eguna.
Egitaraua
- 11:00 Trikitilariak.
- 11:30 Hamaiketakoa Koldo Huegun herritarraren eskutik: Luma Gorri oilaskoak.
- 12:30 Aizkolariak: Arrilla anaiak.
- 13:00 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
- 14:00 Trikitiaz giroturiko bertso bazkaria Artzabalen. Txartelak Artzabalen eta Alkartasuna Kooperatiban 25 eurotan salgai maiatzaren 12ra arte.
- 18:00 Herri kirolak, harrijasotze saioa:
- Lur Errekondo eta Ane Zinkunegi herritarren estreinako saioa: Lur Errekondo Solak hiru harri altxako ditu 63 kiloko zilindroa, 63 kiloko kubikoa eta 63 kiloko bola eta Ane Zinkunegik 50 kiloko zilindroa, 50 kiloko kubikoa eta 50 kiloko bola.
- Hodei “Izeta IV” eta Jakes “Izeta V” lehian: Hodeiek 125 kiloko zilindroa 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola altxako ditu eta Jakesek pentatloia egingo du: 40 kiloko bola 10 aldiz, 150 kiloko harria giza-probakoa plaza bat, 55 ontzako egur bat aizkoran, 25 kiloko txingak 2 plaza eta 5 buelta korri.