2022ko Santixabel jaietako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

2022ko Santixabel jaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dira. Usurbilgo Udalak urtero bezala (azken bi urteetan izan ezik, pandemia dela-eta) Santixabel jaietako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du.

Egitarauaren diseinu lehiaketaren oinarriak

  • Usurbildarrek parte har dezakete lehiaketan.
  • Lana originala eta argitaratu gabea izango da,beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
  • Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
  • Nahi adina lan aurkez daitezke.
  • Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.
  • Lanak maiatzaren 25a baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan edo postaz bidali beharko dira: Usurbilgo Udala, Kultura Saila, Jose Martin Sagardia Plaza z.g., 20170 Usurbil
  • Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera.
  • Argibide gehiagorako: 943 371 999 / kultura@usurbil.eus
  • Lehiaketaren oibarriak eskuratzeko:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.