
2022ko Santixabel jaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dira. Usurbilgo Udalak urtero bezala (azken bi urteetan izan ezik, pandemia dela-eta) Santixabel jaietako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du.
Egitarauaren diseinu lehiaketaren oinarriak
- Usurbildarrek parte har dezakete lehiaketan.
- Lana originala eta argitaratu gabea izango da,beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
- Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
- Nahi adina lan aurkez daitezke.
- Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.
- Lanak maiatzaren 25a baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan edo postaz bidali beharko dira: Usurbilgo Udala, Kultura Saila, Jose Martin Sagardia Plaza z.g., 20170 Usurbil
- Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera.
- Argibide gehiagorako: 943 371 999 / kultura@usurbil.eus
- Lehiaketaren oibarriak eskuratzeko: