Maiatzaren 12an Ane Labaka eta Idoia Torregaraik “Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik” saioa eskainiko dute Sutegin

Usurbilgo Udalak antolatuta, maiatzaren 12an (osteguna), Ane Labaka eta Idoia Torregaraik “Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik” saioa eskainiko dute Sutegiko auditoriumean, 18:30ean. Saioa doakoa izango da eta izen-ematea usurbilkultura.eus webgunean egin behar (azken eguna maiatzak 11).

Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik

Ane Labakak ondutako Algara mutilatuak lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik: “Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan?”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.