Usurbilgo Lanbide Eskolak maiatzaren 4an eta 7an eskolako azpiegiturak eta bertako hezkuntza proiektua ezagutzeko ate irekien saioak antolatu ditu. Aurrematrikulazio epea maiatzaren 9tik 27ra izango da. Hitzordua aurrez eskatu beharra dago, 943 364 600 telefono zenbakira deituta edo adkomunikazioa@lhusurbil.eus helbidera idatzita.
- Maiatzak 4, asteazkena: 16:00-17:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena eta goi mailakoena 17:30-19:00 artean.
- Maiatzak 7, larunbata: 10:00-11:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena eta goi mailakoena 11:30-13:00 artean.
Zubietako Lanbide Eskolak zikloak
- Energia eta ura.
- Administrazioa eta kudeaketa.
- Instalazioa eta mantenua.
- Elektrizitatea.
- Fabrikazio mekanikoa.