Anerreka Elkarteak antolatuta, maiatzaren 7an txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da herrian zehar

Usurbilgo Anerreka Elkarteak antolatuta, maiatzaren 7an (larunbata) txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da herrian zehar, 10:00etan Sutegitik abiatuta. Mikel Olano basozainak gidatuko du txangoa. Azken 35 urteotan GFAn basozain ari da mehatxatutako hegazti espezieen jarraipena egiten. Aranzadi zientzia elkarteko kidea da, eta hainbat lan egin eta beste zenbait argitalpenetan parte hartu du Ornitologia sailean. Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldiak gidatzen badaramatza 12 urte.

Ibilaldiaren aurretik, Sutegi aretoan, hegaztiei buruzko azalpen-sarrera bat emango du: zergatik kantatzen duten, noiz, non eta beste gauza mordoxka bat. Segidan, hegazti ugariren kantak entzuteko tartea izango da Sutegi aretoan bertan. Ondoren, Aranerreka parkean ibilaldia egingo da, entzuten diren kantuen bidez txoriak identifikatzeko saiakera egiteko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.