Apirilak 28an “Desazkundea: patu saihestezina nola bihurtu emantzipazio bide” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Anerreka Elkarteak antolatuta, ostegunean (apirilak 28) “Desazkundea: patu saihestezina nola bihurtu emantzipazio bide” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:30ean. Hizlaria: Joseba Azkarraga Etxagibel izango da, Soziologian doktorea da, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle eta ikertzailea hain zuzen ere.

Krisi ekosoziala da gure garaiko datu funtsezkoa. Goitik behera baldintzatuko ditu gure biografiak, komunitateak, jendartea, mundua. Halaxe da dagoeneko, baina nabarmen areagotuko dira bere eztenkadak. Mendea hasi genuen oihartzun handiko leherketa finantzarioarekin. Ondoren, pandemia. Bietan suma daiteke koloso beraren silueta: zoru biofisikoaren hondatzea. Biak ala biak aurreikusgarriak ziren, eta aurreikusi ziren. Prozesua hasi baino ez da egin: zer da geroak dakarkiguna, ebidentzia zientifikorik onenak eskuetan? Distopia ez da halabeharra, ordea: zein da egitasmo emantzipatzailearen gidoi berria, distopia kapitalista are basatiagoak zeru-lurrak konkistatu ez ditzan“.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.