Gaur abituko da 22. Korrika Amurrion eta apirilaren 8an Usurbilera iritsiko da

Gaur arratsaldeko 16:30ean, 22. Korrika Amurriotik (Araba) abiatuko da. Asier Amondo arduradunak lekuko barruan mezua sartu ondoren, 2.500 kilometroko ibilbidea egingo du Euskal Herri osoan barrena. Lekukoa eskuz esku eta etenik gabe joango da aldatzen, eta apirilaren 10ean iritsiko da azken helmugara: Donostiara. Apirilalaren 8an (ostirala) goizaldeko 6:24 aldera Usurbilera iritsiko da, Mapilera hain zuzen ere. Ordubete inguruan Aginaga, Usurbil eta Zubieta zeharkatuko ditu Korrikak.

Hitzetatik ekintzetara

Euskararen aldeko ekintza masiboa da Korrika, baina Hitzekin lemapean, aldekotasun hori ekimen bihurtzea jarri du erronkatzat AEK-k: hitzetatik ekintzetara igarotzea: “Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak. Finean, ernatzeko deia egin dugu, bai herritarrei eta baita erakundeei ere. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera”.

Kanta

Sustrai Colinarenak dira hitzak, eta Nerea Urbizuk jarri dio doinua kantuari. (E)ta berriro egin mundua zurekin, beti baitago norbait hitz egiteko prest, dio abestiak, errepikan, pop doinuek lagunduta. Urbizu bera, Ane Garcia eta Anari dira abeslariak.

Dokumentala

Dokumental bat ere aurkeztu du aurten Korrikak: Uhinak. Txakur Gorriak zuzendu du, AEKrekin elkarlanean, eta Euskal Herriko bederatzi ahotsen bitartez, euskarari lotutako bederatzi errealitateren berri ematen dute bertan.

Kultur egitaraua

Ohi bezala, Korrikaz gainera, datozen egunetan kultur egitarau zabala eskainiko du AEK-k, Korrika Kulturalaren barruan. Joan den otsailaren 9an abiatu zen dinamika hori, baina oraindik ere hainbat saio eskainiko dituzte, apirilaren 9ra bitarte. Tartean, Ruper Ordorikaren eta Bernardo Atxagaren Hautsi da anphora ikuskizuna. Usurbilen ere Korrikaren bueltan ekimenak antolatu dira.

MARTXOAK 31-APIRILAK 7

  • 16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.

APIRILAK 5, ASTEARTEA

Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen kantaldia Usurbilgo frontoian:

  • 10:00etan LH1, LH2 eta LH3.
  • 11:30ean LH4, LH5 eta LH6.

APIRILAK 6, ASTEAZKENA

  • 14:30 Korrika Txikia Aginagako Eskolan.

APIRILAK 7, OSTEGUNA

  • 14:30 Udarregi Ikastolaren Korrika Txikia.

APIRILAK 8, OSTIRALA

  • 06:24 aldera 22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 06:40 aldera Usurbilera eta 06:50 aldera Zubietara.
  • Aginaga: Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagako Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik.
  • Usurbil: Korrika igaro ondoren, txokolate jana frontoian, 7:45ak aldera.
  • Zubieta: Korrika igaro ondoren, txokolate jana Zubietako plazan, 8:00ak aldera.
  • 15:00 Korrika Txikia Zubietan eta ondoren merendola.
  • 18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak… eta umorea.

APIRILAK 10, IGANDEA

  • 22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Jarraian, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren inguruan.

Ibilbidean aldaketak

Usurbilen 11 kilometroko bidea osatuko du 22. Korrikak. Ibilbidea Aginagatik Zubietarako norazkoan egingo da. Mapiletik hasita, N-634 errepidetik zeharkatuko du Aginaga eta ondoren, San Inazioko zubitik gora helduko da Bordatxo taberna aurreko biribilgunera. Lehen aldiz, Kaxko inguruari bi itzuli emango dizkio Korrikak, Udarregi Ikastolakoen eskutik. Bordatxoko biribilgunetik gero BM saltoki paretik Errekatxikira eta Kale Nagusitik gora, udaletxeko plazara heldu eta Mikel Laboa plaza barrutik zeharkatzeko baimena eskuratu du Korrikak eta beraz, frontoi paretik igaroko da. Ondoren, Puntapaxeruntz joango da Korrika eta Kalezarri itzulia eman eta Aliprox pareko biribilgunetik Bizkarre aldea joko du. Handik Santuenera eta Oria ibaiaren ertzetik Zubietara joango da.

Lekukoak eta kilometroak

  • 1976: Aginako Jai Batzordea eta Antxomolantxa.
  • 1977: San Praxku Guraso Elkartea. 1978: Berriola Fagor Automation.
  • 1979: Udarregi ikastola.
  • 1980: LH6ko ikasleak.
  • 1981: Noaua! eta Kabiene Elkarlan Gunea.
  • 1982: Usurbilgo Gazte Mugi mendua.
  • 1983: Elhuyar (aurten 50 urte).
  • 1984: Usurbilgo Udala.
  • 1985: Zubietako Herri Batzarra eta Eskola Txikia.
  • 1986: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.