Beñat Lizaso herritarra Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalean izango da

Apirilaren 2an (igandea) Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko bi finalak jokatuko dira Eibarko Astelena pilotalekuan. Final honetan Beñat Lizaso herritarrak parte hartuko du. Adimen urritasuna duten kirolariak izango dira lehenak eta ondoren, urritarun fisikoari lotutakoa. EITBk zuzenean eskainiko ditu eguerdiko 12:00etatik aurrera euskarazko katean eta eitb.eus atarian. 

  • Adimen urritasuna duten pilotarien arteko finala: Lorea Iribar-Eneko Sagarmendi eta Sheila Cueto-Iraitz Huegun
  • Urritasun fisikoa duten pilotarien arteko finala: German Elkoro-Beñat Lizaso eta Jean Meunier-Maixi Cabanne

Beñat Lizaso

Beñat Lizasoren bosgarren finala izango da honako hau, 2018tik 2022 arteko final guztiak jokatuta baititu. Bost final horietan, bitan lortu du txapela janztea. Bikote izango duen German Elkoro beasaindarrak lehen aldia du txapelketan parte hartzen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.