Apirilaren 9an Lamiak eta Rodeo musika taldeen kontzertuak Aginagako Eliza Zaharrean

Aginagako Eliza Zaharra Elkarguneak antolatuta, apirilaren 9an (larunbata) Lamiak eta Rodeo musika taldeen kontzertuak eskainiko dira Aginagako Eliza Zaharrean, 22:30ean. Kontzertura joateko sarrrea ordaindu behar da, 5 euro (usurbilkultura.eus)

LAMIAK

2017an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortu zuten. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika. Lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain Estudioetan grabatua izan zen 2019an. Bigarrena, Itzalak, Argiak izenburua duena, urte eta erdiko lanaren fruitua da eta 2022ko martxoan argitaratu dute. Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak. Guitarra/ahotsa, bajua eta batería, hurrenez hurren. Rock itxurazko hiruki honen hiru zutabe mugiezinak.

RODEO

2014etik rock stoner doinuak lantzen dituen talde Zestoarra da. 2016ko otsailean Ortzi Alberdi, Beñat Subinas, Oroitz Urbieta eta Mikel Illarramendi taldeko kideek maketa aurkeztuta hasi zuten beraien ibilbide oparoa. Gaur egun lau diska dituzte, azkena, aurtengo martxoan aurkeztutako Moira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.