Martxoaren 31n osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan

Martxoaren 31n (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Duela bi aste, ezohiko izaera zuen udalbatzarra burutu zen udalean; udal langileak, iruzurraren aurkako politikak edota Ukraina ahotan hartu zuten udal ordezkariek. Iruzurraren aurkako plana onartzeko konpromisoa erdietsi zuen udalbatzak hilaren 17ko osoko bilkuran. Planaren beraren onarpenaren berri emango da osteguneko saioan. Kontu gehiago ere jorratuko dituzte. Besteak beste, Mugiren tarifa eredua, Sahara, Zapategi eta Olarriondoko lur eremuen kudeaketari lotutako erabakiak, kirol zerbitzuen prezioak edota aurtengo Ordenantza Fiskalak ahotan hartuko dituzte.

Gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurako akten onespena: 2021/11/25eko ohiko bilkura, 2021/12/23ko ezohiko bilkura, 2022/01/27ko ohiko bilkura eta 2022/02/24ko ohiko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko otsailaren 21etik martxoaren 25era (2022/0158-2022/353).
  3. 2022/332 dekretuaren berri ematea (Iruzurraren aurkako planaren onarpena).
  4. Kirol zerbitzuen prezio batzuk itzultzea.
  5. 2022ko Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onarpena.
  6. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-5 (Olarriondo). Sektorea antolatu eta kudeatzeko sektoreko jabeen eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmenaren hasierako onarpena.
  7. Kalezarko Eskribaenea eta Kastorenea eraberritu ahal izateko Xehetasun-Azterketaren behin betiko onarpena.
  8. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntualaren (03 aldaketa) hasierako onarpena.
  9. Mozioa: Mugiren tarifa eredua babestu eta sustatzeari eta Mugi sistemaren tarifak sozial eta ekonomikoagoak izateko neurriak hartzeari buruzkoa.
  10. Mozioa: Sahara.
  11. Galdera eta eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.