Usurbilgo Udalak antolatuta, apirilaren 3an (igandea) Olatz Salvadorren kontzertua duo formatoan eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 19:00etan. Kontzertura joateko sarrrea ordaindu behar da, 8 euro (usurbilkultura.eus)
“Aho uhal” diskoa
Igandekoa “Aho uhal” diskoaren aurkezpen-birako emanaldia izango da. Bakarkako bigarren lana du Salvadorrek; Usurbilen duo formatuan aurkeztuko d: “Aho Uhal barruraino bustitzen gaituen zaparrada zintzoa da. Zuzenean lotzen gaitu gure ahuldade eta hutsuneekin eta bat batean gogoratzen digu hauek ere badirela gure bizitzaren parte, bagarela ez garena ere, falta zaiguna, desiratzen duguna… eta beldur izateko, akatsak egiteko, ezegonkor sentitzeko, lekuz kanpo egoteko, perfektuak ez izateko lizentzia dugula”.