Urtero bezala, 2021eko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek, tartean, Usurbilgo Udalak ere, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du kanpainarekin, Ogasunarekin, euskaraz lelopean.
Aldundiak dagoeneko argitaratu du 2021eko errenta aitorpena egiteko egutegia:
- Autolikidazio proposamena ikustea: martxoaren 29tik aurrera.
- Autolikidazio proposamena onartzea: apirilaren 4tik aurrera.
- Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: apirilaren 12tik aurrera.
- Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea: martxoaren 15etik aurrera.
- Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea: martxoaren 15etik aurrera.
2021eko errenta kanpainaren informazio guztia, aldundiaren webgunean.
Aitorpena euskaraz egiteko azalpenak, PDFan deskargatzeko.