Gaur arratsaldean Santixabel jaien prestaketa lanei segida emateko bigarren bilera irekia

2022ko Santixabel jaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dira. Usurbilgo Udaleko Kultura sailak lehen bilera irekia antolatu zuen martxoaren hasieran Santixabel jaiak antolatzen hasteko. Bertaratu ziren herritar eta eragileak, Santixabelak ohiko ereduari eutsiz antolatzeko aukeraren alde egin zuten, beti ere orduko osasun egoerak ahalbidetzen badu. Jai egunak eta eredua finkatu ostean, prestaketa lanei segida emateko bigarren bilera deitu du Jai Batzordeak astelehen honetarako, martxoaren 28rako. Potxoenean egingo da, arratsaldeko 18:30ean.

Covid19a dela eta, 2020an eta 2021ean ez ziren Santixabelak ospatu, eta, horren ordez, Kultur Bira ekimena antolatu zen, osasun neurriak bete eta, aldi berean, kultur eskaintza bermatzeko: ekitaldiak uztaila zehar eta herriko hainbat txokotan antolatu dira bi urtez. Usurbilgo Udalak Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera indargabetu ostean, herriko festen ohiko eredura itzultzeko aukera mahai gainean jarri zuen pasa den asteko bilkuran eta proposamenarekin bat egin zuten bertartutakoek. AUrten ez da Kultur Birarik izango, baina horren zenbait alderdi ohiko ereduan txertatzearen alde egin dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.