Usurbil 1936 elkarteak antolatuta, Joxe Mari Furundarena Begiristain fusilatua oroitzeko plaka jarri dute familiaren Aginagako panteoian

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean (martxoak 19) Usurbil 1936 elkarteak antolatuta, 1936ko gerran fusilatu zuten Joxe Mari Furundarena Begiristain aginagarra omendu zen Aginagako hilerrian. Senideak, herritarrak eta udal ordezkariak bertaratu ziren omenaldira. Bere hilobian oroigarri bat jarri zioten, aurresku, lore eskaintza, errezitaldi eta hainbat kideren hitzen artean.

Arg.: Noaua!

Joxe Mari Furundarena Aginagako Eizako sei senideen artean zaharrena zen; EAJko kide eta milizianoa. 1936Ko urriaren 3an fusilatu zuten Tolosan, 21 urterekin. Familia-bazkari batean zegoela joan ziren haren bila, eta hortik aurrera hil egin zutela baino ez zuten jakin senideek.

Arg.: Noaua!

Antolatzaileen esanetan ekitaldia hunkigarria izan zen. Bere familiako zenbait kide bertan izan ziren, bereziki Joxe Mariren arreba gazteena (87 urte). Urte bat zuen Joxe Mari fusilatu zutenean eta ez zuen ia ezagutu. Urrenenez urren honako ordezkariek parte hartu zuten ekitaldia. Panteoian ikurrin handi bat eta faroltxo baten piztutako argizariolaren ondoan lore-konposizio eder bat zegoen 21 krabelin gorriez osatua, Joxe Mari Furundarena hil zutenean zituen urteak irudikatzeko.

Ion Martin, Usurbil1936 elkarteko kidea

Aitortza bat egiteko bildu gara gaude denok hemen. Usurbil 1936 Elkartea sortu genuenean, hori genuen-eta helburuetako bat: omenaldi xumeen bidez, herriko fusilatuak gogora ekartzea, euren bizitzak eta oroimena desager ez daitezen, egunerokotasunaren nebulosak irentsi ez ditzan. Gaurko ekitaldia memoria guneen berreskurapenaren bidetik doa, beraz. Familiaren adostasunarekin, omenaldi txiki hau egin nahi izan dugu egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidetik. Joxe Mari Furundarena presente dugu eta ekitalditxo hau Usurbilek eta Aginagak egiten dioten aitortza da. Tamalez, Joxe Mariren familia ez da gerra madarikatu hartako ondorioak sufritu zituen bakarra: ezin ditugu ahaztu gainerako fusilatuak, eta bereziki gure herrikoak. Haietako gehienak zehatz-mehatz non dauden ez dakigu.

  • Patxi Aizpurua
  • Jose Galarmendi
  • Koxme Yaguez
  • José Heredero
  • Romana Zubiria eta bere senarraren gorpuzkinak desagerturik daude oraindik

Horiek dira dakizkigunak momentuz, baina auskalo gehiago ez ote diren. Dena dela, Usurbil 1936 Elkarteak jarraituko du beraien konpromisoa eta eskuzabaltasuna zabaltzen eta goratzen. Jose Marik egin zuen bezala, faxisten aurka borrokatuta, guk ere gure harri koxkorra ekarri nahi izan dugu Usurbilera, gizarte demokratiko eta giza eskubideen aldekoa eratze bidean. Etorriko dira omenaldi eta ekitaldi gehiago. Hori da gure xedea eta horretan jarraituko dugu. Jose Mari Furundarena, izan zinelako gara!

Alazne Arruti, aginagarra

Bi  poema errezitatu zituen, bata berea eta bestea palestinar batena.

Arg.: Usurbil 1936

Andoni Atxega, Usurbilgo EAJ

Usurbilgo EAJ-ren izenean Andoni Atxegak hitz batzuk esan zituen eta lore eskaintza egin zion alderdiak.

Arg.: Usurbil 1936

Mila Pagola

Mila, Patxi Aizpurua beste fusilatu usurbildarraren iloba ere ekitaldian izan zen. Bertan, lore-sorta eman zion Joxe Mariren familiari panteoian jartzeko.

Marije Furundarena

Marije, Joxe Mari Furundarenaren iloba da eta ekitaldian hitz batzuk eskaini zituen:

Eskerrik asko etorri zareten guztioi Joxe Mariren familiaren partez. Esker bereziak Usurbil 1936 elkarteari posible egin duzuelako garai horretan gertatutakoak gogara ekartzea. Familiaren bizipenetik abiatuta esan, osaba Joxe Mari ez dela egon ahaztua, baina bai hor ezkutuan, gordea. Gure aiton-amonak eta Joxe Mariren anai-arrebak present izan dute beti baina, ahots isilez, aipatu ezinez, hitzak berak erakarriko balu bezala tamaina handiko minaren bizipena. Gu, hurrengo belaunaldikook, ume ginela gure jakin-min inozentea asetu nahian, galdezka hasi ginen orduko, mozten ziguten, gero ez hain ume ginenean, isil arazten ziguten bi hitz erantzunda eta laister konturatu ginen ezin genuela galdetu ere, gai hori tabua zela. Min eta izu handia zegoela gertakizun horren inguruan. Beraz, gauza gutxi dakigu berari buruz.

Gaur egun oraindik, min handia eragiten du baina aipa daiteke, aipa daiteke gizartean ere, orain dela urte batzuk, gairi tiraka hasi eta han hemenka agertzen joan direlako testigantza garrantzitsuak. Hori ispilua izanda. Eskerrak soka horretatik tiraka hasi eta jarraitu duzuenoi. Gure familiak zorte handia izan zuen gorpua errekuperatu zuelako, beste usurbildarrek ez zuten izan hori ere.

Itxaropen bat izan genuen: justizia. Ez dezagun ahaztu: frontetik aparteko ekintza izan zen, krimena, hilketa. Anai-arrebak, hurbilenekoak justiziarik ikusi gabe joan ziren eta joango dira. Atseden eta sosegu handia hartuko zuten, justizia izan balute. Baina ez dute izan. Ordaina isiltasunik zitalena izan da.Horixe daukagu pena. Besterik ez. Mila esker guztioi etortzeagatik

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

Argazkiak

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.