Gaur, martxoak 17, ezohiko udalbatzarra egingo da udalbatza aretoan, 18:00tan. Lehen hiru puntuak gai ekonomikoen ingurukoak izango dira, udal langileei lotutakoak bereziki eta beste bi puntuetan bi adierazpen aurkeztuko dira: “Usurbilgo Udalaren iruzurraren aurkako politikak” adierazpena eta Ukrainak bizi duen egoerari lotutako adierazpena.
Gai zerrenda
- 2022. urteko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
- 2022. urteko Plantilla Organikoaren aldaketa.
- 2022. urteko soldata igoera.
- Adierazpena: Usurbilgo Udalaren iruzurraren aurkako politikak.
- Adierazpena: Ukraina.
- Galdera eta eskaerak.