
Martxoaren 14tik 18ra Ugartondo urbanizazio berriko lanak egingo dituzte eta ondorioz, lanok ibilgailuen joan etorrian eragingo dute.
- Puntapaxko zubitik gorako noranzkoan, haur eskolaren goiko aldera bideratuko dituzte autoak: azken urteetan itxita izan den tartea zabalduko dute, eta handik Txara aldera zein Kalezar aldera jo ahal izango dute autoek.
- Txaratik herrigunera jaisteko, berriz, Kalezar gurutzatu beharko dute autoek, Belmonte kaletik.
Planoa
Puntapaxko zubitik gorako noranzkoa berdez; jarraian dagoen zati urdina haur eskolaren ondokoa, azken urteetan itxita izan dena; gorriz, behin-behineko semaforoa dagoen zatia, asfaltatu eta, beraz, itxi beharrekoa.
Troia eta Txikierdi arteko lanak atzerapenarekin
Martxoaren 25ean amaitzea aurreikusten dute N-634 errepidean Troia eta Txikierdi artean egiten ari diren hobekuntza lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ordea, Usurbilgo Udalari jakinarazi dio, astebeteko atzerapenarekin ari direla lanean.