Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 10etik 30era oliba-olio birjina estra —ontzi handietan— eta kontserba, arroz, pasta eta lekale-sortak —12 aleka— eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Aurtengo lema Oinak lurrean izango da, asmo handiak dituzten arren, modu errealista eta praktikoan, oinak lurrean dituztelako.
Azken urteoetan egin den moduan, Errigorak agroekologiaren aldeko apustua egin du.
Oliba olioa
- Oliba olio birjina estraren kasuan, ekologikoak ez diren hiru aukera eskaini dituzte: enpeltre, arbekina eta pikual.
- Oliba ekologikoan, ostera, bertako arroitz barietateaz eta arbekinaz gain, bi litroko bi bidoiz osatutako sorta berria.
Kontserbak
- Kontserbetan bederatzi produktu izango dira ekoizpen ekologikoan: zainzuri zuriak, pikillo piperrak, orburuak, kardua, barazki-menestra, orri-mamiz eta borrajaz osatutako barazki-sorta, tomate frijitua, barazki-kremak eta txitxirioak.
- Ekologikoak ez direnak zazpi izango dira: zainzuriak, pikillo piperrak, orburuak, kardua, potxak, barazki-sorta eta tomate frijitua).
Arroza, pasta eta lekaleak
Horrez guztiaz gain, arroz ekologikoa eta ez ekologikoa eta pasta ekologiko sorta ere izango dira aukeran. Aurten, lehen aldiz, lekale ekologikoak ere eskainiko dituzte: seina pakete dilista eta txitxirioz osatutako sorta.
Eskaerak
Eskaerak martxoaren 10etik 30era egin behar dira, eta bi bide daude horretarako:
- Online, errigora.eus webgunean: www.errigora.eus
- Telefonoz 848 871 223 zenbakira deituta.
Banaketa
Banaketa apirilaren azken astean eta maiatzaren lehenengoetan izango da.