“Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena gaur Sutegin

Usurbilgo Udalak antolatuta, gaur (martxoak 12), “Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena egingo da Sutegiko auditoriumean, 12:00etan. Joan Mari Torrealdaik amaitzear utzitako lana Joanmari Larrartek osatu du herrikidearen senideek lagunduta. Liburu honetan, Joan Mari Torrealdaik bizipenetik idatzi zuen, hilurren gertatu zen arte. Euskalgintzaren mugarri izan zen Egunkariaren lekukotza sakon eta mamitua da lana.

1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria, herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garai hartako Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten.

Juan Mari Torrealdai, Martin Ugalde eta Joxemi Zumalabe

Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako lehendakari ere bai azken urteetan–, eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan, hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua.

Euskal kulturaren ekintzaile eta protagonista baten lekukotasuna, zintzoa bezain jantzia, gure iragan hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna. (Info+)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.