Martxoaren 12an Gazte Eguna ospatuko da Usurbilen

Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko da larunbatean (martxoak 12). Aipatzeko da, hemendik aurrera Udalak Artzabalen duen lokalean bilduko dela herriko gazte mugimendua eta bihar goizean lokalaren irekiera egingo dute. Udalak Artzabalgo lokala utziko dio herriko gazte mugimenduari, biltzeko eta, oro har, euren jarduna garatu ahal izateko erreferentziazko gune gisa. Lagapena hitzarmen baten bidez jasotzeko lanean ari dira.

Gazte Eguna

Martxoak 11, ostirala

  • 22:00 Zineforuma frontoian.

Martxoak 13, larunbata

  • 11:00 Gazte lokalaren inaugurazioa, Usurbilgo gazte mugimenduaren lokalean.
  • 18:30 Dj Ibiltaria Askatasuna plazatik hasita.
  • 21:00 Gazte afaria.
  • Txartelak Aitzagan salgai. Txartelarekin batera kamiseta.
  • 23:30 Kontzertu gaua Askatasuna plazan: Makulu Ken eta Odolaren Mintzoa.
  • Ondoren, DJ-a.

Oharra

  • Txartelak agortu ez badira, oraindik Aitzagan daude salgai. Txartelarekin batera, kamiseta ere eskuratzeko aukera dago.
  • Hasieran plazaraturiko karteletik aldaketak izan dira; Makulu Ken eta Zailek taldeen kontzertu bana zegoen iragarria. Baina Zailek taldekoek ezingo dute etorri eta Odolaren Mintzoa herriko musika taldeak girotuko du aipatu kontzertu gaua.

Artzabalgo lokala

Artzabalgo lokala herriko gazteen elkargune izatea nahi dute, guztiei irekia, hainbat proiektu elkarlanean gauzatzeko. Euren esanetan, aspalditik zebiltzan gazteentzako espazioen inguruan hausnarrean, eta hala jarraituko dute: “Lokal hau behin-behineko egoitza izango dugu: momentu honetan, gure elkargune nagusia izango da, baina bere mugak ditu, eta zer nolako espazioa nahi eta behar dugun zehaztu behar dugu”.

Orain arte, Usurbil 1936 elkarteak erabiltzen zuen Artzabalgo lokala. Gazte mugimenduari eskaini aurretik, Udalak elkartearekin hitz egin duela adierazi du, eta dantza taldeak Zumarten jada erabiltzen ez duen bulegoa eskaini. Ados agertu dira elkarteko kideak, eta dagoeneko hasiak dira Zumarteko bulegoa erabiltzen. (Info +)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.