Jexux Mari Errekondo Aizpurua usurbildarra zendu da

Martxoaren 9an Jexux Mari Errekondo Aizpurua usurbildarra zendu zen, 92 urte zituela. Bere bizitza Usurbilen, Zubietan eta Donostian herrigintzari lotua egon da baina bereziki, Usurbilgo herriko hainbat dinamikan sortzen, eragiten eta babesten aritu da urte luzez. Gaur (martxoak 11) arratsaldeko 18:00tan hileta elizkizuna egingo da Usurbilgo Salbatore elizan.

Jexux Mari Errekondo Aizpurua

Usurbilgo Arruenea Berri baserrian jaio zen, sei senideren artean bosgarrena. Aita Usurbilgoa eta ama Zubietakoa zituen. Gerra hasi zenean, amaren baserrira joan ziren Zubietara, eta 1956an itzuli ziren Usurbilera bizitzera. Baserriko lanetan gogor aritutakoa, Usurbilen eta Andoainen ikasi zuen. Baserrian sagardo asko ekoizten zuten gero saltzeko. Erreboteko jokalaria izandakoa ere eta 1956tik erretiroa hartu arte Zubietako bere zerrategian egin zuen lan. Ondo ezagutzen zituen zuhaitzen gaineko kontuak. Udaletxean ere zinegotzi izan zen, lehenengo Francoren garaian, eta geroago Franco hil ostean. Usurbilgo ikastolaren sortzaileetariko bat ere izan zen, eta herriko baserritarren sindikatuan ere ibili zen.

Kirolean, Zubietako Yoko Garbi kirol elkarteko kide izan zen. Errebotean aritzeaz gain, “Sagarrarena” izeneko futbol taldeko kidea ere izan zen.

Euskal presoen eskubideen aldeko dinamiketan ere beti lagutzeko prest azaldu zen. Gure Artera bilgunean parte haru zuen eta herriko jai eta zenbait ospakizunetan talo egiten aritzen zen, suan bereziki, taloak egin eta egin. 

Ezin ahaztu dezakegu Aitzaga Elkarteko sortzaileetako bat ere izan zela. Aitzaga itxita egon zen urteetan, elkartearen defendatzaile sutsua izan zen. Ez zuen batzar eta elkarrataratze bat bera ere huts egiten.

Auzitegi Nazionalaren aginduz sei urtez itxita egon ostean, berak kendu zizkion kateak herriko tabernako ateari.

Usurbilgo Kantu Taldeko partaide ere izan izen. Makina bat abesti kantatu zituen herriko kaleetan zehar, alaitsu eta irrifartsu beti.

Aitzaga Elkartearen 20. urteurrena

2014ko ekainean Aitzaga Elkarteak 20 urte bete zituen. Hori ospatu asmoz hainbat ekimen antolatu zituen Aitzaga Kultur Taldeak: euskal dantzak, ekitaldia, afaria, bideo emanaldia, erromeria…

Aitzaga Elkarteak Jexux Mari Errekondo, elkarteko sortzaileetako bat, elkarteari eginiko ekarpenagatik eskertu eta zoriondu zuen. Aitzaga Elkarteko Juanjo Olaizola lehendakariak elkartearen izenean oroigarri bat eman zion.

Gipuzkoa Zutik kanpaldian

2016ko ekainean Usurbilgo Kantu Taldeak asteroko ohiturari jarraituz Udarregi Ikastolan bildu ordez, Donostiako Bulebarrean eskaini zuen ikasturteko azken kantu-jira, bertan erraustegiaren eta eliteen aurka protesta baketsuan batzen ziren Gipuzkoa Zutik ekimenekoen kanpaldian. Gipuzkoa bizitza duinaren alde zutitzen ari direnekin bat egin eta elkartasuna adierazi zieten kantu, irrintzi eta bertso artean. Bulebarretik abiatu zen kantu-jira eta ondoren Alde Zaharretik kantuan ibili ziren Konstituzio Plazaraino iritsiz, erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko mezu artean. Bulebarrean, Jexux Mari Errekondo usurbildarrak prestatua zuen bertsoak eman zion amaiera, txalo artean.

Erraustegia jarri nahi dute
gure sudurran aurrian,
zergatikan ez dute jarri nahi
beren sudur muturrian
guk ez degu nahi beheran
eta hain gutxiago mendian
jartzekotan jarri dezatela
Donostiaren erdian.

Herritzartu Elkarteari babesa

2017ko martxoaren 5ean Usurbilgo Herritzartu Elkarteak antolatuta, maiatzaren 7an Usurbilen egin zen galdeketari babesa eman zioten 1979. urtetik ordurarte Usurbilgo udaletxeko zinegotzi eta alkate izandako herritarrek. Ekitaldira 60 bat lagun gerturatu ziren baina Herritzarturen ekimenari 75 hautetsik eman zioten babesa. Bertan izan zen Jexux mari Errekondo.

Agur eta ohore, kapitain zaharra!

Usurbilgo EH Bilduk Jexux Mari omendu du bideo eta irudi baten bidez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.