Martxoak 8, Emakumeon* Nazioarteko Eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumeon* Nazioarteko Eguna ospatzen da. Usurbilgo Kafe Tertuliak (Usurbilgo neska* gazteen talde feministak), “Zapaltzen gaituen sistemari sua!” lemapean bi ekimen antolatu ditu gaurko:

  • 10:00etan, LH 1, 2 eta 3 ipuin kontaketa.
  • 19:00etan, mobilizazioa eta ekitaldia Mikel Laboa plazan.

Asteburu morea

Gaurko ekimenez gai, pasa den asteburuan “asteburu morea” ekimena antolatu zuen Usurbilgo Kafe Tertuliak eta honako ekintzak burutu zituzten: jaietako protokoloa lantzen hasteko tailerra, maitasuna erromantikoa deseraiki tailerra eta M8ko dantza entsegua.

Mobilizazioak lau hiriburutan

Indarrak batzeko xedez, lau manifestazio nagusi antolatu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaurko. Hiriburuez gain, herrietan zein eskualdeetan ere beste hainbat mobilizazio antolatuko dituztela iragarri dute.

  • Baionan, elkarretaratzea 18:00etan izango da, Merkatu plazan.
  • Bilbon, 19:30ean hasiko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik.
  • Donostian, Antiguako tunelean elkartuko dira feministak, 18:30ean.
  • Gasteizen, manifestaldia 19:00etan abiatuko da, San Anton plazatik.
  • Iruñean 20:00etan aterako dira, Antoniutti parketik.

Zapaltzen gaituen sistemari sua

Sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista kiskali nahi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak: “Errotik erauzi nahi dugu egungo eredua, jendartearen zati handienarentzat eta bereziki emakumeontzat kriminala eta jasanezina delako, eta horren gainean bizitzea merezi duen mundu bat eraiki. Hori lortzeko bidea feminismoa dela aldarrikatuko dugu Martxoaren 8an, Euskal Herriko herrietan eta hiriburuetan egingo direnprotesta eta manifestazioetan. Aurtengo leloa hau izango da: ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra’. Egungo sistema iraultzeko bidean, beharrezkotzat jotzen ditugu elkarlana eta antolakuntza. Ezinbestekoa da antola gaitezen. Jendarteak indibidualismorantz bultzatzen bagaitu ere, guk lan kolektiboaren aldeko apustua egiten dugu, gutasunetik lan egitekoa, auzo eta herrietako asanbladetan, kolektiboetan, lantokietan, lagun zein auzolagunekin. Hel gaitezen batzuok besteongan, borroka gaitezen batzuk besteengatik, ezagutaraz eta parteka ditzagun borrokak, zapalkuntzak, aldarrikapenak eta proposamenak, urtez urte erakutsi baitugu elkarrekin geldiezinak garela”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.