
2022ko Santixabel jaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dira. Pasa den astean Usurbilgo Udaleko Kultura sailak lehen bilera irekia antolatu zuen Santixabel jaiak antolatzen hasteko. Bertaratu ziren herritar eta eragileak, Santixabelak ohiko ereduari eutsiz antolatzeko aukeraren alde egin zuten, beti ere orduko osasun egoerak ahalbidetzen badu.
Covid19a dela eta, 2020an eta 2021ean ez ziren Santixabelak ospatu, eta, horren ordez, Kultur Bira ekimena antolatu zen, osasun neurriak bete eta, aldi berean, kultur eskaintza bermatzeko: ekitaldiak uztaila zehar eta herriko hainbat txokotan antolatu dira bi urtez.
Usurbilgo Udalak Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera indargabetu ostean, herriko festen ohiko eredura itzultzeko aukera mahai gainean jarri zuen pasa den asteko bilkuran eta proposamenarekin bat egin zuten bertartutakoek. Aurten ez da Kultur Birarik izango, baina horren zenbait alderdi ohiko ereduan txertatzearen alde egin dute.
Martxoaren 28an bigarren bilera
Jaien antolaketarekin jarraitzeko hurrengo bilera martxoaren 28an (astelehena) egingo da, Potxoenean, 18:30ean.