Martxoaren 6an haurrentzako euskarazko zinea Sutegiko auditoriumean: “Nur eta herensugearen tenplua”

Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala elkarlanean, haurrentzako zinea antolatu dute martxoaren 6rako (igandea): “Nur eta herensugearen tenplua“. Filmea Sutegiko auditoriumean ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean.

Nur eta herensugearen tenplua

Nur bere gurasoekin batera Larrabetzutik Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egin ditu eta beraien lagunen urtebetetzea ospatzera jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila abiatuko dira Nur eta bere lagunak, baina bidean labirinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko buruhauste ugari izango dute gazteek.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Juanba Berasategi
  • Produkzioa: Lotura Films, S.L., Euskaltel, S.A.
  • Gidoia: Eneko Olasagasti, Toti Martínez de Lezea
  • Nori zuzendua: Publiko guztientzako egokia
  • Iraupena: 65 min.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.