Santixabel jaiak antolatzen hasteko, martxoaren 2an bilera irekia egingo da Potxoenean

Martxoaren 2an (asteazkena), Usurbilgo Udaleko Kultura sailak bilera irekia antolatu du Santixabel jaiak antolatzen hasteko. Bilera Potxoenean izango da, 18:30ean. Kultura sailaren esanetan, ez da jaien antolaketako ohiko bilera izango: “Lehenengo, hausnarketa saio bat egin nahi dugu herriko eragileekin: nolako Santixabelak nahi ditugun, Kultur Biratik zerbait berreskuratuko dugun,…”

Covid19ak eragindako neurriak direla eta, 2020an eta 2021ean ez zen Santixabelik ospatu Usurbilen. Horren ordez, Kultur Bira antolatu zen, osasun neurriak bete eta, aldi berean, kultur eskaintza bermatzeko herriko hainbat txokotan. Aurten berriz, pandemia aurreko eredura itzultzeko aukera mahai gainean jarriko da martxoaren 2ko bileran, Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera indargabetu ostean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.