Otsailaren 26an, Usurbil 1936 Memoria Historikoaren Elkarteak “Romanaren torradak” salduko ditu plaza inguruan

Usurbil 1936 Memoria Historikoaren Elkarteak otsailaren 26an (larunbata), inauterien bueltan, elkartearen funtzionamendurako gastuei aurre egiteko ekimen bat antolatuko du eguerdi partean, Mikel Laboa plaza inguruan. Romana Zubiria frankistek exekutatu zuten aginagarraren oroimenez, torrada egin berriak salduko dituzte: “Romanaren torradak”. Torradak 1,50 eurotan (5 torrada 6€) salduko dituzte.

Nor zen Romana Zubiria?

Romana Zubiria Urruzmendi Aginagan jaio eta hazi zen. Eusebio Larzabal añorgarrarekin ezkondu ondoren, Donostiara joan zen bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituen. Loiola auzoan bizi zen eta berak landutako baratzeko ekoizpenak Groseko azokan saltzen zituen.

1936ko gerra hasi zenean, frankistek bere senarra eraman zuten etxetik seme zaharrenarekin zegoela. Romana etxera itzuli zenean aita non zegoen galdetu zion semeari. “Bi gizon etorri dira eta eraman egin dute” erantzuna. Berehala, senarraren arrastoa ateratzera joan zen baina bera ere ez zen itzuli. 1936ko irailaren 26an biak exekutatu zituzten. Hori da senideek dakiten gauza bakarra. Romanak 45 urte zituen. Beren gorpuak ez dira inoiz aurkitu.

Oraindik bizi den Maria Luisa bere alabak (94 urte) dionez, familiaz eta baratzaz arduratzeaz gain, Loiolako taberna batean ere laguntzen zuen sukaldean: “Ama oso sukaldari ona zen”. Bere oroimenez, eta seguru asko inauteritan hain ohikoa den aspaldiko postre hau oso modu goxoan prestatuko zuelako, Usurbil 1936 Memoria Historikoaren Elkarteak salduko dituzten torradei “Romanaren torradak” izena jarri diote.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.