Usurbilgo Udalak otsailaren 16an kultur arloko dirulaguntzen inguruan hitz egiteko bilerak antolatu ditu

Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak, kultur arloko dirulaguntzen inguruan hitz egiteko bilerak deitu ditu. Otsailaren amaieran irekiko da kulturako zein gainerako sailetako dirulaguntzak eskatzeko epea, eta horien inguruko informazioa emateko bi bilera antolatu dira.

Otsailaren 16, asteazkena, Potxoenean

  • 18:00etan, kultur egitasmoetarako laguntzen ingurukoa bilera.
  • 19:00etan, kultur sorkuntza sustatzeko laguntza berriaren inguru bilera.

Udalaren esanetan, azken urteetan, dirulaguntzen legea dela eta, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte udaletako prozeduretan. Elkarteek, pertsona juridiko gisa, telematikoki eskatu beharko dituzte dirulaguntzak, legeak hala ezarrita. Ondorioz, ziurtagiri digitalik ez daukan elkarteak berau lortzeko tramitea egin beharko du Izenperen atarian. Horretarako formakuntza saio bat antolatuko dute, eta lotu bezain pronto iragarriko dute.

Usurbilgo Udala: “Gure helburua oinarriok azaldu eta puntu garrantzitsuenak xehetzea izango da. Bertaratzeko ahalegina egitea eskertuko genizueke, guretzat garrantzitsua baita bide honetan sor daitezkeen zalantzak elkarrekin argitzea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.