Etumeta AEK euskaltegiak, Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolatuta, otsailaren 11n (ostirala) Zubietako Mintzalagun egitasmoaren aurkezpena egingo da Zubietako Kaxkapeko lokalean, 17:00etan.
“Zubietan euskaraz praktikatu nahi? Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, Mintzalagun programa dugu zuretzat. Parte hartzaileek erabakitzen dute zer egin eta noiz egin. Taldeak kafetegian edo paseatzeko batu ahal dira, baina beste aukera asko egon daitezke: zinemara joatea, bizikletaz ibiltzea, mendira joatea…”.