Otsailaren 10ean “Orbeldiko presaren eta kanalaren eragina errioan” herri batzar irekia Sutegin

Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta, otsailaren 10ean (osteguna) “Orbeldiko presaren eta kanalaren eragina errioan” hizpide izango duen herri batzar irekia egingo da Sutegin, 18:30ean. Orbeldiko ur bizkorren kanalaren planari hasierako onespena eman zaion arren, gai honen eztabaida herriratzeko saioa izango da. Hain zuzen, Oria ibaiaren natur kontserbazioa eta biodibertsitatearen berreskurapena helburu, eman beharreko urratsak aztertu eta elkarbanatzea izango da saioaren helburua.

Zientzialarien ikuspegia emateko bertan bi gonbidatu izango dira:

  • Arturo Elosegi: ibaien ekologian nazioarteko aditua, Artikutzako urtegia hustutzearen ondorioen ikerketaren zuzendaria, ekologian katedradun irakaslea EHUn.
  • Aitziber Sarobe: biologoa, HUHEZIko irakaslea, Naturkoneko partaidea.

Ur bizien kanalaren proiektua

2021ean Tokioko Olinpiar Jokoak ospatu berritan, Orbeldi parean eraiki asmo dagoen ur bizien kanalaren proiektuak zeresan handia eragin zuen. Proiektua lotua zegoela eta ingurune honek izena ere jarria zuela zabaldu zen hainbat komunikabideetan: olinpiar joko haietan zilarrezko domina eskuratu zuen Maialen Chourraut lasartearrarena.

2021eko erreakzioak

  • Anerreka Ingurumen Elkartea eta Eguzki talde ekologista: “Ez kanalak, ez zilarrezko dominaren distirak, ez ligukete errioa ikusten eragotzi behar. Eta errioari presa botatzea komeni zaio.
  • Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea: “Harrituta gaude ur bizien kanalaren proiektuari buruz egunotan entzun eta irakurri ditugun albisteekin. Denak ari dira Usurbilgo Udalaz hizketan, baina inork ez digu deitu ezer kontrastatzeko (soilik Berriak). Obren hasiera 2022ko maiatzerako finkatzen dela aipaitzen da hainbat hedabideak baina oraindik orain, beste administrazioek ezarritako baldintzengatik egokitu beharrekoak ez dira gutxi. Arduraz aritzeko eta errespetu instituzionala gailentzeko deia egin nahi dut.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.