
Gaur, otsailak 9, Lur Paisajistak enpresak Udalarekin elkarlanean, Aranerreka bere osotasunean kontuan hartuta landutako proiektua aurkeztuko du Sutegiko auditoriumean, 18:30ean. Aurkezpena Iñigo Segurola paisajistak egingo du, berak egin baitu proiektua, gabeziak zuzendu eta esku-hartze handirik egin gabe eremuko elementu naturalak nabarmentzeko. Sutegin egigo den aurkezpenean, proiektuari ekarpenak egiteko aukera egongo da.