Otsailaren 4an (ostirala) Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herri osoan. Makilak eskutan hartuta Usurbilen ere ikasleek eguna ospatuko dute.
Ikastetxeak
- Zubietako eskola txikian: Zubietako eskolako LHko ikasleak 10:00etan abiatuko dira Santa eskean. 10:45ean HHkoekin plazan elkartuko dira eskearekin jarraitzeko.
- Aginagako eskolan txikian: 14:30ean Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.
- Udarregi ikastolan: Ikastetxe barruan ospatuko dute baina iaz bezala, ez da familiei zuzendutako ospakizunik izango.