Bihar (otsailak 2) Itxaro Borda idazleak literatur solasaldia eskainiko du Sutegiko auditoriumean, 19:00etan. Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan, Itxaro Bordak iazko udan Usurbilen egindako egonaldiaren baitan idatzi zuen sortze lana aurkeztuko du, hain zuen ere Gauak zuri Usurbilen izeneko sortze lana.
Geuretik Sortuak proiektuak euskara hutsean egindako artearen eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatu ditu. Euskal Herriko herri ugarik hauspotu dute, tartean, Usurbilek. Literatura, zinea eta antzerkigintza izan dira jorratutako diziplinak.
Ekitaldian ere, Bordaren zein gainerako idazleen ipuinen bilduma lana, Hamazpigarrenean aidanez izenekoa aurkeztuko da. Bilduma horretako sortze lanen artean dira bi herritarrenak; Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirrerenak. Sorkuntza-lanaz, euskal kulturaz eta literaturaz aritzeko saioa izango da. Lide Hernandok gidatuko du.