Urtarrilaren 31tik otsailaren 5era Argia Sariak banatuko dira. Egunero 10:00etan ARGIAko webgunean sari baten berri emango da. Aurtengo sari banaketa iaz bezala desberdina izango dela adierazi dute Argiatik. Urtero Usurbilgo Atxega jauregian banatzen dira Argia sariak, erakunde eta gizarteko ordezkari, hedabideetakoak, Argiako kolaboratzaileak eta lan-taldea biltzen dira bertan, baina aurten ere, COVID-19aren garaiak behartuta ezingo da egin.
Argia: “Pandemia dela eta, bigarrengoz egingo da sarean Argia Sarien banaketa, Usurbilgo Atxega jatetxean egin ohi den ekitaldiaren ordez. Udazkenean hari guztiak mugitu genituen aurten sarien ekitaldi hori egiteko eta, egia esan, sasoi hartan bazirudien posible izan zitekeela. Gero etorri zen oraindik ere indarrean den pandemiaren seigarren olatua eta horrek bazkari ekitaldia bertan behera uztera behartu gintuen. Ehundik gorako lagunentzat bazkaria antolatzea ezinezkoa bilakatu da baldintza hauetan”.
Astelehenetik aurrera Anton Mendizabal eskultoreak egindako sei sari banatuko dira. Haien berri emango da astelehenetik larunbatera Argiaren webgunean, egunero bat:
- Ikus-entzunezko saria.
- Prentsa saria.
- Internet saria.
- Irratia saria.
- Komunikazio kanpaina saria.
- Merezimenduzko saria.