
Usurbilgo Udalak jakinarazi du asteazken honetan (urtarrilak 26) Txokoaldeko Altzonaz zubia itxi egingo dela errioan garbiketa lanak egin behar dituelako Ura Agentziak. Hain zuzen, zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kenduko dira. 08:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte lan horiek, eta, beraz, tarte horretan itxi egingo dute zubia.
Udalaren esanetan, hilabete hasieran egitekoak ziren lan hauek, baina euriteak tarteko bertan behera utzi behar izan zituzten.