Usurbilgo Udalak udal-aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko buruaren postua betetzeko prozesua abiatu du Lanbideren bidez. Eskaintza argitaratu berri du Lanbidek, eta bost egun naturaleko epea izango dute interesdunek Curriculum Vitae-ak aurkezteko: urtarrilaren 26ra arte (asteazkena), hori barne. Eskaintzaren bidez, udalak lan poltsa sortuko duela jakinarazi du.
Ezinbesteko baldintzak
- Arkitektura teknikoa/Arkitektura/Eraikinetako ingeniaria
- Gutxienez hiru urteko esperientzia antzeko lanpotuan
- Euskara: 4. Hizkuntza Eskakizuna dutenak lehenetsiko dira, nahiz eta 3. dutenak ere onartuko diren.
- Administrazio publikoan izandako esperientzia baloratuko da.
Eskaintzen da
- 3 urteko bitarteko funtzionarioaren kontratua
- Eguneko 6:30 orduko lanaldi osoa
- Hileko 2291,50 euroko soldata gordina. 2022/02/01ean lanean hastea.
Udalak oinarrietan zehaztu duenez, merituak baloratzeko Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan: eguneratu gabe egongo balitz, hortik kanpoko bestelako merituak baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbide elektronikora bidaliko dituzte curriculuma eta lan esperientzia baloratzeko ezinbestekoak izango diren Gizarte Segurantzak emandako bizitza laboral eguneratua eta administrazio publikoak emandako ziurtagiriak.
Behin-behineko emaitzak
Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea ezarriko da, emaitzak berrikusteko eta erreklamazioak aurkezteko, iragarkia udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Erreklamaziorik ez balego, zuzenean behin betikotzat joko dira; bestela, aztertu eta emaitzak berrikusiko dira, bere kasuan, eta behin betiko emaitzak argitaratu.
Informazio gehiago
- Udaleko idazkaritza saila.
- 943 371 951
- www.usurbil.eus