Urtarrilaren 30ean “Apaiz kartzela” dokumentala eta solasaldia Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Udalak antolatuta, urtarrilaren 30ean (igandea)  “Apaiz kartzela” dokumentala eta solasaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:00tan. Zuzendarietako batek eta protagonista batek hartuko dute parte solasaldian. Bertara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean (azken eguna urtarrilak 28).

Apaiz kartzela

Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan. Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.

Fitxa

  • Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal
  • Ekoizpena: Ritxi Lizartza
  • Ekoizpen eragilea: Ritxi Lizartza
  • Jatorriko ideia: Javi Barajas
  • Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo
  • Argazkia: Fernando Sa Casado
  • Musika: Joserra Senperena
  • Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden
  • Soinu-ingeniaria: Haimar Olaskoaga
  • Hizkuntza:euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera
  • Iraupena: 85 minutu

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.