Usurbilgo Udalak Etxealdiako beharrak ezagutzeko bilera irekia egingo du gaur arratsaldean

Gaur, urtarrilak 19, Usurbilgo Udalak Etxealdiako beharrak ezagutzeko bilera irekia egingo du: “Etxealdia: auzoaren beharrak ezagutzeko deialdia. Udal ordezkariek eta auzotarrek auzoa bisitatuko dute, behar horiek auzotarrengandik zuzenean jasotzeko. Haur parkean egin dute hitzordua, 18:30ean.

Azaroan, 2022ko aurrekontuak auzoz auzo aurkezteko bileran, Etxealdiako bizilagunek auzoari lotutako kezkak eta ekarpenak helarazi zizkieten udal ordezkariei. Bilera hartan, udal-gobernuak konpromisoa hartu zuen, batetik, udaberrian parte-hartze prozesu bat egiteko auzotarrekin, eta, bestetik, San Esteban kalea irisgarri izateko eta oinezkoen segurtasuna lehenesteko proiektu bat idazteko. Udalaren esanetan, oraingoz, udalak 15.000 euroko partida du gordea auzotarrek lehenesten duten inbertsioa burutzeko (auzo lokala txukuntzea, jolas parkea berritzea…).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.