Sarek deituta, urtarrilaren 8an “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” manifestazioa Mikel Laboa plazatik hasiko da

Bigarren urtez jarraian Sarek urtarrilaren 8ko mobilizazioa Hego Euskal Herriko herrietara eramango du osasun egoera dela eta. 200 deialdi baino gehiago antolatu dira Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan arratsaldeko 17:00etan abiatuta. Bien bitartean, Baionan ere pandemiak baldintzaturik egingo dute aurten ere euskal presoak etxeratzearen aldeko mobilizazioa.

Usurbilen 17:00etan

Usurbilen ere manifestazioa egingo da “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lemapean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Mikel Laboa plazatik. Iaz egin zen moduan, Mikel Laboa plazan bildu eta ondoren Kaxkoko kaleak zeharkatuko ditu manifestazioak eta berriz frontoi atzealdera itzuliko da. Bertan egingo da hitzordu amaierako ekitaldia.

Mobilizazioetan parte hartu ezin dutenentzat

  • Egin argazki bat Izan Bidea dinamikako geziarekin eta partekatu sare sozialetan #BIDEAN traolarekin.
  • Ekarpen ekonomiko egin nahi baduzu, bi aukera dituzu: bizum edo transferentzia.

Sare

“Urtarrilaren 8an gure herrietan elkartuko gara, 17:00etan. Ordu horretan, ehunka mobilizazio egingo dira aldi berean, milaka pertsonaren parte-hartzearekin, betiere behar diren segurtasun-neurri guztiak beteta. Ez dugu baztertu nahi Bilboko kaleetan milaka eta milaka lagunek plazaratu nahi genuen aldarrikapena:

  • Batetik, data hau ikur bat delako euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenaren barruan.
  • Bestetik, nahiz eta azken urte hau garrantzitsua izan espetxe-politikan hainbeste espero genuen aldaketari dagokionez, euskal preso gehienak Euskal Herritik kanpoko espetxeetan daudelako oraindik, eta gradu-progresioa blokeatuta dagoelako, eta, ondorioz, presoek ezin dutelako egin etxera itzultzeko prozesua.
  • Eta, azkenik, pandemia honek eragin zuzena duelako presoengan eta haien senideengan. Berriro ere zailtasunak daude zenbait espetxetan bisitak egiteko, bereziki aurrez aurrekoak.

Gauzak horrela, urtarrilaren 8 honetan inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu aldarrikapena bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.