Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolatuta urtarrilaren 10ean odol ematea Udarregi ikastolan

Usurbilgo odol emaileen elkarteak antolatuta, urtarrilaren 10ean (astelehena) odol ematea egingo da Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Odola emateko 2022ko lehen hitzordua izango da. Pandemian garaia hauetan, ordutegia zabaldua dute: 16:30-20:10 artean izaten da odol ematea.

Odola emateko hitzorduak

  • Odola lehen aldiz eman behar duenak aurrez 943 007 884 telefono zenbakira deitu behar du.
  • Aldiz aurrez odola eman izan dutenei hitzordua finkatzen zaie.

Ohiko odol emanaldia

Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.

  • Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
  • Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
  • Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
  • Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
  • Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.

Gutxieneko baldintzak

18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasunaz ondo egotea eta eta gure odolaren bitartez kutsatu daitekeen gaixotasunaren bat hartzeko bidea izan litekeen arrisku praktikarik egin ez izana

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.