Anbulatorioek bizi duten egoera jasanezina salatzeko gaur 13:00etan protestarako deia

Gaur (abenduak 22) 13:00etan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun-etxeen atarietan lehen arreta zerbitzuak, anbulatorioek bizi duten egoera jasanezina salatzeko eta berehalako konponbidea exijitzeko protestarako deia egin dute Osakidetzako SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT langileen sindikatuek. Eguerdiko 13:00ean egingo dira protestak, Usurbil ere, anbulatorioaren aurrean. Deitzaileek gaurko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Eskaerak

  • Aurrekontua handitzea EBren parera iritsi arte (BPGaren %7)
  • Plantillak berehala indartzea eta giza baliabide nahikoak ematea kategoria guztietan, lanpostu berriak sortuz (1.000 plaza gehiago behar dira).
  • Aldi baterako milaka langileak finkatzea eta gehiegizko aldi baterako kontratazioarekin amaitzea.
  • Lan-kargak arrazionalizatzea eta absentzia guztiak lehen egunetik ordezkatzea.

ELA sindikatua

“Bai langile eta herritarrentzat Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera jasanezina da. Arazoa egiturazkoa da, sakonagoa, osasun krisialdi honen aurretik datorrena. Eta orain, seigarren olatua deitu diotenari aurre egiteko baliabide, antolaketa eta plangintza eza dagoela salatu nahi dugu. Osakidetzako zerbitzu eta langileria, nekatua eta baliabiderik gabe dugu. 

Kutsatzeen maila altuak eta azken asistentzia-murrizketek (kontsultak etetea, proba diagnostikoak, telefono bidezko arretari eustea, etab.) hori erakusten dute: plantillak %60 inguruko behin-behinekotasun-tasa du; urrian indartze-kontratuak amaitu ziren; arakatzaileen kopurua erdira jaitsi da; LMko erizaintza txertaketa-taldeei aurre egiteko mobilizatzen ari dira txertaketa gune nagusiak kendu ondoren; Profesionalen agendak gainezka daude; bajak, oporrak eta bestelako absentziak ez dira ordezten; herritarrei telefono bidezko arreta emateak, Osasun Sailaren informazio eta koordinazio faltarekin batera, egunero telefono lineak eta Pazientearen Arretarako mostradoreak gainezka uzten ditu; PACen arreta-ordutegiak ixteak edo murrizteak, eta abar luze batek, profesional askoren pazientziarekin amaitu du, eta Osakidetzatik alde egitea erabaki dute askok, beste aukera profesional batzuen bila. Gizartea ere nekatuta dago, izan ere, presentzialtasunik eza ezartzen da, eta horrek bereziki kalte egiten die kolektibo ahulenei eta teknologiarako sarbide txikiagoa dutenei.

Bistan da egoera kezkagarria izan arren, Eusko Jaurlaritzak ez duela urratsik egin aipatutako arazo larriak konpontzeko. Eusko Jaurlaritzak 2022rako aurkeztu berri duen Aurrekontuen Lege Proiektuak osasun arloko inbertsio bat aurreikusten du, 2021ean benetan gastatutakoa baino 16 milioi euro gutxiago gastatzea ekarriko duena”.

LAB sindikatua

“Pandemiarekiko politika publikoak berehala zuzendu beharra dago. Neurriok berehala hartzea eskatzen dugu; batetik, covid19 ziurtagiria bertan behera uztea, konfinatutako seme-alaben langileentzako lan baimena ezartzea, kutsatzeak murrizteko neurri eraginkorrak hartzea (doako PCRak, detektatze goiztiarrerako osasun protokolo eta baliabideen hobekuntza, CO2 neurgailuak, garraio publikoa hobetzea, lantokietan lan osasuna lehenestea, osasuna zaintzeko neurri prebentiboak elikadura, kirola eta arlo psikosozialari dagokionean…), osasun eta zaintza sistema publikoa indartzea (1. mailako arretan ratioak jaistea, baliabideak areagotu eta enplegua egonkortzea; covid kasu larriei aurre egiteko baliabideak gehitzea; osasun baliabide pribatuak publifikatzea; zaintza sistema publiko komunitarioa eratzea), pandemiak langilerian eragindako ondorio ekonomikoei aurre egitea (enplegu eta oinarrizko errenta duinaren defentsa, energiaren merkatzea…)”.

Gobernuen kudeaketa negargarriaren aurrean, langileok aurrera urrats bat emateko unea da. COVID ziurtagiriaren inguruko polarizazio interesatua albo batera utzi eta osasun nahiz zaintza sistema publikoaren alde borroka egiteko unea da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.