Usurbilgo Kzguneak Covid ziurtagiria eskuratzeko laguntza eskainiko die herritarrei

Usurbilgo Kzguneak Covid ziurtagiria eskuratzeko laguntza eskainiko die herritarrei. Aste honetan, bi egunez emango dute aukera, eta eguberrietarko oporraldiaren ondoren, urtarrilaren arratsaldez irekiko duten Kztagunea; arratsaldero emango dute ziurtagiria eskuratzeko laguntza.

Covid ziurtagiria eskuratzeko egunak

  • Abenduaren 22an eta 23an: 11:00etatik 13:00etara.
  • Urtarrilaren 3tik aurrera: 18:00etatik 20:00etara.

Pasa den astean Aginagako Arrate jubilatu elkartea, Santueneko Gure Elkartea eta Artzabalgo Gure Pakea elkarteko jubilatuak zein zahar egoitzetako tabernetako arduradunek adinekoei Covid ziurtagiria ateratzen laguntzen aritu ziren, izan ere, indarrean sartu baitzen Covid19-aren aurkako txertoa hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiria erakusteko Eusko Jaurlaritzaren dekretua. Horrek adineko ugari utzi zituen nora jo ez zekitela. Asko udaletxera joan ziren laguntza eske, eta horren aurrean, udalak eta Aginagako, Santueneko eta kaxkoko jubilatuen elkarteek teknologia digitaletan trebeak ez diren adinekoei laguntza eskaintzea adostu zuten.

Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea: “Osakidetza herriko adineko pertsonak udaletxera bideratzen ari dira, covid ziurtagiria ateratzera. Ez dakit nork eman duen agindu hori, gure zeregina ez denean, baina egunotan, adineko pertsonen joan-etorria ugaria da. Gure eskuetan dagoen guztia egiten ari gara herrikideak lagundu asmoz. Kasu batzuetan, ordea, ezinezko gertatzen ari zaigu, Osakidetzako datu basean dauden datuak eta sistemak eskatzen dituenak ez datozelako bat, eta udaletan ez dugu horiek zuzentzeko modurik. Inpotentzia sentitzen dugu, herrikideak burumakur eta noraezean ikusten ditugulako. Halaxe atera berri da adineko bikote bat udaletxetik, nora joan ez zekitela. Dekretua bete ahal izateko, sistema prestatu behar da aurrez, eta baliabideak jarri arrakala digitala ez areagotzeko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.