
Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak antolatuta, abenduaren 19an (igandea), San Tomaseko azoka ospatuko da herriko frontoian. Egunean bertan, azokara gerturatzen diren guztiek sagardoa dastatu ahal izango dute, txistorra eta taloaz lagunduta. Noaua!ko 25. urteurrenaren baitan, aurten bazkide egin diren kide berrien artean 150€ko erosketa bonoaren zozketa egingo dugu.
Lau lehiaketa
- Usurbilgo Babarrun lehiaketa
- Usurbilgo Sagardo lehiaketa
- Euskal Heriko 4. Egurrezko Sagardoaren lehiaketa
- Euskal Herriko 2. Sagar Muztio lehiaketa
Babarrun lehiaketa
- Partaide bakoitzak kilo bat babarrun eraman behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
- Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
– Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
– Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
– Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
– Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
– Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea. - Izena emateko epea: abenduaren 9, 10 eta 13an Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00-13:00/16:30-18:30.
- Informazio gehiago: 943 360 321
Sagardo lehiaketa
- Partaide bakoitzak 8 botila eraman beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
- Sagardoa etxean egiten duen usurbildarrek parte hartu ahal izango dute.
- Sagardotegiek ezingo dute parte hartu lehiaketa honetan.
- Izena emateko epea: abenduaren 9, 10 eta 13an Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00-13:00/16:30-18:30.
- Informazio gehiago: 943 360 321
Sagardo eta babarrun lehiaketen sariak
- saria 150 euro eta txapela.
- saria: 90 euro eta kopa.
- saria: 50 euro.
Euskal Heriko 4. Egurrezko SagardoAren lehiaketa
- Partaide bakoitzak 6 botila eraman behar dira Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibara abenduaren 17ko 13:00ak baino lehenago.
Euskal Heriko 2. sagar muztio lehiaketa
- Partaide bakoitzak 6 botila eraman behar dira Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibara abenduaren 17ko 13:00ak baino lehenago.
SAN TOMAS AZOKAKO Egitaraua
- 10:30ean Euskal Herriko 4. egurrezko sagardoaren lehiaketa eta Euskal Herriko 2. sagar muztio lehiaketa.
- 11:00tan Usurbilgo babarrun eta sagardo lehiketa.
- 12:00etan Ixabel Agirresaroberekin umeentzako ipuin kontaketa.
- 13:30ean sari banaketa.