Abenduaren 11n herri aurkezpena: “Beste mundu bat posible da: turismo eredu berri bat”

Usurbilgo Udalak turismo eredu propioa aztertzeko lanketa bat burutu du eta lan hori egiteko Jon Maia bertsolariaren laguntza izan du. Prozezua amaitu da eta beraz, abenduaren 11n (larunbata) aurkeztuko dute publikoki, Sutegin, 12:00etan: “Beste mundu bat posible da: turismo eredu berri bat”. Bertara jaoteko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean.

Hainbat eragileekin bilerak

Jon Maiak, proiektua idazteko, herriko hainbat eragilerekin egindako bilerak izan ditu oinarri: guztira, 40 saio inguru egin ditu. Udal-gobernuaren esanetan, “proiektu berritzailea” sortu du Maiak, “anbizio handikoa”, eta horri ekiteko konpromisoa hartu du: 75.000 euroko partida gordeko du 2022ko aurrekontuetan.

Turismo eredua birpentsatzea

Usurbilgo Udalak turismo eredu propiorako pausoak emanak zituen, lehendik ere: “Nabarmenena, beharbada, Harria Hitz bisita gidatuak izan dira: herriak artearekin duen lotura erakutsi izan du horien bidez. Baina, zenbait urtez martxan izan ostean, udaletik bestelako eredu bat lantzeko beharra ikusi dugu. Turismoa fenomeno geldiezina izanik, udalak Usurbilentzat eta usurbildarrentzat baliogarria izango den eredua taxutu nahi zuen, eta horregatik jo genuen Jon Maiarengana. Barrura begirako zein kanpora begirako lanketa eskatzen du Maiak osatutako planak: biak dira garrantzitsuak, neurri berean. Turismo eredu propio bat ez ezik, Usurbilen biziberritzerako oinarriak ezartzea du asmo udalak: herri identitatearen kanpora begirako proiekzioa ez ezik, horren dinamizazioa bultzatzea”.

Jon Maia: “Herri hau bereziki aberatsa da. Gauzak bere horretan, inertziaz ez egiteko pentsamolde orokor bat dago herritarrengan zein udalarengan: gauzak beste mundu horren zerbitzura jartzeko borondatea dago, izan hondakinen kudeaketan, izan kirolean, kulturan… Horregatik, beste mundu bat posible dela sinesten duen jendeak egindako plana da hau. Herri identitatea osatzen duten pieza guztiek izan behar dute onuradun: horientzat onurarik ez badakar, herriarentzat ere ez da onuragarria izango. Kontraesankorra irudi daitekeen arren, turismoa ere tresna eraldatzailea izan daiteke”.

650. urteurrenari lotuta

2021ean 650 urte bete dira Usurbilen sorreratik. Maiak aurkeztutako proiektuak, ezinbestean, lotura du urteurrenarekin: “Atzetik datorrenari begira ez ezik, etorkizunera begira jartzen gaitu mendeurrenak: ‘650 urte eta gero, herri hau horrelakoa da: nolakoa izatea nahi dugu aurrerantzean?'”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.