Usurbilgo Udalak gaurtik aurrera ekipamendu publikoetako edukiera %60ra murriztea erabaki du prebentzio neurri gisa

Usurbilgo Udalak gaurtik aurrera ekipamendu publikoetako edukiera %60ra murriztea erabaki du, prebentzio neurri gisa, espazio itxietan bil daitekeen jendearen arteko distantzia bermatu ahal izateko. Azken egunetan goranzko joera hartu du Covid19ak Usurbilen, eta, aurreikuspenen arabera, hurrengo egunetan datuek ildo beretik jarraituko dutenez, aipatutako murrizketa hamabost egunerako izango da. Epe hori amaitzean, momentuko egoeraren arabera erabakiko da neurri horrekin jarraitu edo ez.

Osasun Sailaren deia

Gaur goizean bertan, Usurbilgo Udalak erabakia hartu berritan jaso du Osasun Sailaren deia: datuen gorakada brote edo agerraldi bati lotua dela baieztatu dute. Larunbatean herriko jatetxe batean izan zen bazkarian du jatorria agerraldiak, eta han bazkaritan izan zirenei deitzen ari dira orain, probak egin eta transmisio katea ahalik eta azkarren eten dadin.

Udalak emandako datuaren arabera, azaroaren 17an izan zen pandemia hasi zenetik Usurbilen egun bakarrean izan den positibo kopururik handiena: 14, hain zuzen. Badirudi, zenbait egunetan goranzko joeran jarrai dezakete kutsatzeek, eta, beraz, prebentzioz jokatzea erabaki du udalak.

Azpiegitura publiko itxietako ekitaldiak

Edukierak %60ra jaitsiko dira jende kopuru gehien aurreikusten den azpiegitura publiko itxietako ekitaldietan:

  • Sutegiko auditoriumean.
  • Oiardoko eskubaloi pistan (partiduak tarteko).
  • Potxoeneako Urdintxon zein sotoan (aurrez antolatutako ikastaro eta bestelakoek bere horretan jarraituko dute).

Azpiegitura publiko kanpokaldeko ekitaldiak

Kanpoaldean izango diren ekitaldiei dagokienez, udalak segurtasun neurriak indartzera deitu ditu eragileak:

  • Maskararen erabilera bultzatzera,.
  • Jendearen joan-etorria eta edukiera kontrolatzera.
  • Jan-edanik balego, aparteko gune batean ezartzera, Eusko Jaurlaritzak atzo ezarritako irizpideei jarraituz.

Udala eragileekin elkarlanean

Udala, bere aldetik, eragileekin elkarlanean ari da hurrengo hamabost egunetarako antolatuta dauden ekitaldiak neurri berrietara nola egokitu aztertzeko. Horrez gain, talde guztien aldetik jasotzen ari den erantzuna eskertu du udalak, prestasun eta borondate erabatekoa erakutsi baitute eragileek.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.