Azaroaren 27an Usurbilgo kulturgileen elkargunea sortzen hasteko parte-hartze prozesua hasiko da

Usurbilgo kulturgintzan dabiltzan zenbait herritarrek, herriko kulturaren eta kultur eragileen egoera aztertu dute. Honen berri pasa den asteburuan egindako agerraldian eman zuten. Emaitzak esku artean, Usurbilgo kulturgileen elkargunea sortzea proposatu dute Udalaren laguntzarekin. Horretarako, parte-hartze prozesu bat egingo dute, eta lehenengo saioa abuztuaren 27an egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Potxoenean.

Kezka batek elkartu zituen kultur diziplina desberdinetan aritzen diren bost herritar: “Usurbilek badu altxor bat kultur arloan, eta ikusi besterik ez dago zer nolako programazioa izaten dugun. Horren atzean daude eragileak, programatzaileak, sortzaileak… baina sortzen da halako galdera bat: zein da kulturaren benetako egoera Usurbilen? Zer iritzi dute kultur eragileek edo sortzaileek? Badago ikuspegi komunitario bat, edo bakoitza bere aldetik gure kasa antolatzen?”.

Aztertutako arloak

  • 2018ko kultur agenda aztertu zuten, urte osokoa, Usurbilen zer antolatzen den ezagutzeko.
  • Galdetegi bat osatu zuten, beste herri batzuetan egindako galdetegiak adibide bezala hartuta: jakinarazi dutenez, herriko 26 eragile eta 18 norbanako gonbidatu zituzten betetzera, eta jada aurkeztu dizkiete galdetegiaren emaitzak eta ondorioak.

Indarguneak eta gabezia nagusiak

Egin dituzten galdetegiek indarguneak eta gabezia nagusiak identifikatzeko balio izan die: “Kulturgintzaren eskaintza zabala eta oparoa, potentzial handia eta diagnosi partekatua dira gure indarguneak; gabeziak, berriz, guztion arteko komunikazio faltan, elkarlan urria eragileen zein auzoen artean, eta herri mailako ikuspegi baten beharra”.

Parte-hartze prozesua

Elkargune bat sortzea helburu duen parte-hartze prozesu bat egin nahi dute, Dijitalidadeak gidatuta, elkargune horren helburuak, funtzionamendua, egitura eta beste zehazteko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.