Gaur Nafartarrak taldeak “Noain 1521” zikloari hasiera emango dio

Usurbilgo Nafartarrak Taldeak gaur (azaroak 9) “Noaian 1521” zikloari hasiera emango dio. “Noain 1521: independentzia berreskuratzeko azken guda” erakusketa zabalduko da eta bertan, Gaizka Aranguren kazetariak hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 11n eta 13an ere beste hitzaldi eta mahai-inguru ere egongo dira.

AZAROAK 9, ASTEARTEA


Gaizka Aranguren kazetariak “Noaian 1521: independentzia berreskuratzeko azken guda” erakusketaren irekieran hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia Sutegi Kultur Etxeko erakusketa aretoan izango da, 19:00etan. Erakusketa azaroaren 9tik 13ra egongo da zabalik, 19:00etatik 21:00etara.

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da. San Fermin ikastolan, Irubide institutuan ikasi ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen Leioan. Amaitzean, Europar Ikasketak diplomatura egin zuen. EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean. Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen.  2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da. Euskaltzale moduan Nabarralde Fundazioan parte hartu zuen, baita Nafarroa Bizirik ekimenean ere Eugenio Arraiza, Roldan Jimeno eta Aitor Pescador  historialariekin. 2007an Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea liburua argitaratu zuen Eduardo Apodakarekin, Eugenio Arraizarekin, eta Joxe Manuel Odriozolarekin.

Azaroak 11, osteguna

  • 19:00etan, Patxi Zabaletaren “Orreaga, Peñalén, Amaiur…” hitzaldia Sutegiko erakustaretoan: “Historia eta lurraldetasuna. Historian gara herri. Euskal historiaren berrazterketa Nafarroak ematen duen argibidetik”.

Azaroak 13, larunbata

  • 10:00etan Eneko Del Castillok “Nafarroako atlas historikoa” liburuaren aurkezpena egingo du. 1000 urteetan gure lurraldeak egin duen bilakaera azalduko du.
  • 11:00etan Idoia Arrietak “1200: konkista eta hausturaz” hitz egingo du: “Lehenengo atalean marko historikoari ondo heltzeko Nafarroako erresumaren bilakaeraren lerro nagusiak aipatuko ditu. Erresuma “nazionalaren” aurrekariak, 1200. arteko haustura eta haren ondorio hurbilak. Bigarren atalean, Nafarroako erresumaren hiribilduak aztertuko ditu: horien datak, garrantzia eta ibilbidea. Hirugarrenean, historiografiaren hausnarketa egingo dugu”.
  • 12:00-14:00 Mahai-ingurua: Iñigo Larramendi (Nabarralde), Mikel Erauskin (Orreaga iritzi-taldea), Andoni Olariaga (Iratzar fundazioa) eta Ianko Ganboa (Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako Aldundiko juntakidea). Moderatzailea: Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea): “Euskaldunok (baskoiak) bagenuen gure izaera eta ohiturak gure legean sartuta, gureak ziren. Gure lurraldetasunak antolakuntza bat ekarri zuen (Nafarroako erresuma) eta honek gure legea bermatzen zuen. 1200. urtean Gaztelak lurralde batzuk konkistatu zituen, eta beranduago, 1512 eta 1620an Frantziak geratzen ziren hondarrak. Gure independentzia galdu zen (lapurtuta)”. Foruak mantendu zituzten, baina 1839 eta 1841ean murriztu zituzten, 1876an erabat kendu…”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.