Kontxako hondartzan egingo den “Klima ez da negozioa” elkarretaratzean parte hartzeko deia

Glasgowen burutzen ari den klima aldaketaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataforma honek COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die. Guzti hau salatzeko, ekimen ugari antolatu dira Euskal Herrian. Gurean esaterako, Larreko Mahaiak elkarretaratzea antolatu du gaurko (azaroak 6) Donostiako Kontxako hondartzan, goizeko 11:30ean. Bertan, 100 metro luze eta 10 metro zabaleko neurrian ‘Klima ez da negozioa’ osatuko dute. Parte-hartzeko interesa dutenei euritakoak eramateko eskaera egin die Plataformak.

COP26 Aldaketaldia Plataforma Euskal Herriko 18 talde ekologistek eta LAB, ELA, STEILAS, ESK, CCOO, CGT-LKN Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra sindikatuek, gazte mugimenduko eragileek, auzo elkarteek eta bestelako elkarteek osatzen dute. COP26 konferentzian parte hartuko duten agintariei material eta energia kontsumoaren murrizketa demokratikoki planifikatzea eskatu diete zehazki COP26 Aldaketaldiko eragileek. Horretarako, planetaren mugekin talka egiten duen hazkunde ekonomikoaren bidea alde batera utzi behar dela azpimarratu dute: “Kapitalismoa da krisi klimatikoaren sorburua, eta ez da irtenbidea izango, berdez margotu arren”.

Fokua etxean jartzea ere garrantzitsua dela azpimarratu du plataformak: “Klima larrialdiak, borroka globala izanik ere, tokian tokiko erantzunak behar ditu, Euskal Herrian egiten diren hondakin, biodibertsitate eta lurralde antolaketa edota energia politikek larrialdi egoera globalarekin zerikusi zuzena dutelako”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.